Pasa den igande 13an geldituta geunden Mertxe eta biok lagun biekin
Gernikan paseotxoa emateko eta bazkaltzeko. Eguraldi zegoen moduan
erabaki genuen Urdaibaira joatea, ikusteko txoriak. Kotxean tramankulu
guztiak nituenez hara joan ginen.
Ordubata aldera helduta, bazeuden Alex eta Javi Franco bere aitarekin
eta beste lagun bat. Goizean ikusita zuten Txori zezena alde batetik
bestera pasatzen hegaz egiten baina ez zuten berriro ikusi.
Berbetan geunden bitartean Alexek ikusi zuen karrizo batean mugitzen.
Makina
hartu eta grabatzera ekin genion. 15 minutu inguru egon zen gure
bistan, trankil eta bere pauso lasaiekin mugitzen euria barra barra
egiten zuen bitartean.
1 comentario:
Txorizezena baino hobeto ezkutatzen dira batzuk nire lantegian...
Publicar un comentario